Pribatutasun politika
Norai Business Intelligence, S.L.Uk bere bezeroen datu pertsonalak babesteko konpromisoa betetzeko, eta datu horien pribatutasuna bermatzeko, bere negozio-prozesu guztiak berrikusi ditu, bereziki datu pertsonalak tratatzea dakartenak, eta Europar Batasunaren araudiaren, Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorra (DBEO), eskakizun berrietara egokitu ditu. Egindako analisietan lortutako datuak kontuan hartuta, segurtasun neurri egokian ezarri ditu, pribatutasun politikak eguneratu ditu, eta, ondorioz, Lege-ohar hau ere bai.
Erabiltzaileak eta/edo Bezeroak bermatu egiten du datuak egiazkoak, zehatzak, osoak eta eguneratuak direla, eta bera da betebehar hori ez betetzeak eragin dezakeen kalte-galera zuzen nahiz zeharkakoen, erantzulea. Emandako datuak hirugarren batenak badira, Erabiltzaileak edo/eta Bezeroak, bermatu egiten du hirugarren horri jakinarazi dizkiola dokumentu honetan jasotako alderdiak, eta haren baimena lortu duela datuak Norai Business Intelligence, S.L.Uri aipatutako xedearekin emateko.
Atari honetan blogak, foroak eta bestelako sare sozialetako aplikazio edo zerbitzuak egon daitezke, ezagutzen eta edukien trukea ahalbidetzeko. Erabiltzaileak ematen duen edozein informazio pertsonal zerbitzu honetako beste erabiltzaile batzuekin parteka daiteke, zeinen gainean Norai Business Intelligence, S.L.Uk ez duen inolako kontrolik.
Segurtasun tekniko eta sistemen diagnostikorako, Norai Business Intelligence, S.L.Uk, modu anonimoan edo ezizenak erabiliz, IP helbidea erregistratu ahal izango du (gailuaren Interneterako sarbiderako identifikazio zenbakia, gailuei, sistemei eta zerbitzariei elkarren artean ezagutu eta komunikatzea ahalbidetzen diena). Informazio hori webgunearen errendimenduaren analitikarako ere erabili ahal izango da.
Datu pertsonalen babeserako aplikagarria den araudian xedatzen denari jarraikiz, Norai Business Intelligence, S.L.Uren Erabiltzea eta/edo Bezeroa honako honen jakinaren gainean geratzen da:
Tratamenduaren arduraduna
Erabiltzaileak bere borondatez emandako datuen Tratamenduaren arduraduna honako hau da:
Norai Business Intelligence, S.L.U
IFK: B09937616
Sozietatearen egoitza: Tolosa Hiribidea, 5-4.-2.I 20018 Donostia (Gipuzkoa)
Datu pertsonalen tratamenduaren xedeak
Erabiltzaileak bere borondatez emandako datu pertsonalak, Norai Business Intelligence, S.L.Uren titulartasunpeko tratamendu-erregistro bati atxikiko zaizkio honako helburu hauekin:
- Erabiltzaileak eta/edo Bezeroak webgune honen bidez, telefonoz edo posta elektronikoz egindako informazio eta/edo aholkularitza eskaera, aurre-kontratu edo kontratua tramitatzea eta kudeatzea,.
- Aholkularitza eta zerbitzuak ematearekin lotuta, webgunearen bidez, telefonoz edo posta elektronikoz eskaintzen diren zerbitzuen kudeaketa eta kontrola.
- Erabiltzailearentzat kontratatzea interesgarriak izan daitezkeen Norai Business Intelligence, S.L.Uren zerbitzuei eta produktuei buruzko informazio komertziala bidaltzea, espresuki onartu baldin badu.
- Webgunearen Erabiltzaileak kudeatzea
- Webgunearen barruan dauden zerbitzuak ematea eta/edo eskatutako informazioa ematea, bai web bidez, posta elektronikoz edo telefonoz. Mezu elektronikoetan jaso izana eta irakurri izana berresteko eska daiteke.
- Norai Business Intelligence, S.L.Uren eta Erabiltzaileen eta/edo Bezeroen artean ezarritako kontratu-harremana edo harreman komertziala kudeatzea.
- Norai Business Intelligence, S.L.Uk bere gain hartutako kontratu-obligazioak edo kontratuz gaindikoak betetzen direla kudeatzea.
- Norai Business Intelligence, S.L.Uren promozio-sisteman Bezeroen erregistro bakarra kudeatzea eta mantentzea, espresuki onartu baldin bada.
- Bezeroak espresuki onartu duen kasuetan, publizitate-komunikazioa eta merkataritza-informazioa bidaltzea Norai Business Intelligence, S.L.ren jarduerei, produktuei, zerbitzuei, eskaintzei, lehiaketei, sustapen bereziei buruz, bai eta Erabiltzaile eta /edo Bezeroarentzat interesgarria edo erabilgarria izan daitekeen beste mota bateko dokumentazioa ere.
Orobat, erabiltzaileak datu pertsonalak ematen dituen kasu bakoitzean datu horiek betetzea nahitaezkoa den ala aukerakoa den jakinaraziko zaio, bai eta ez emateak dituen ondorioak ere.
Datuak jakinarazpenak bidaltzeko tratatzeari buruzko informazioa
Informazio edo/eta sustapeneko jakinarazpenetan erabilitako edo emandako datuak Erabiltzaile eta/edo Bezeroarentzat interesgarriak izan litezkeen Norai Business Intelligence, S.L.Uren zerbitzuei, jarduerei, argitalpenei, ospakizunei edo ekitaldi sozialei buruzko jakinarazpen elektronikoak bidaltzeko erabiliko ditu Norai Business Intelligence, S.L.Uk; marketin kanpainen segimendua eta optimizazioa horretarako teknologiak erabiliz egingo dira.
Jakinarazpen horiek bidaltzeko baimena edozein unetan ezeztatu ahal izango da jasotzen den komunikazio bakoitzean, horretarako jarritako tresnak erabiliz.
Datuak kontserbatzeko irizpideak hark tratamenduari uko egin izana izango du oinarri. Dena dela, datuetara iristeko, zuzentzeko, eteteko, tratamendua mugatzeko, hari aurka egiteko edo eramateko eskubidea mezu elektroniko baten bidez gauza daiteke: isaizar@norai.eus
Hirugarrenen datu pertsonalak
Erabiltzaile edo datuen titularra ez den eta beste norbaitek emandako datu pertsonalen kasuetan, haren ordezkaritzan diharduenean, ordezkari horrek bermatu egiten du ematen dituen datuen titularrari jakinarazi diola Pribatutasun Politika hau, eta haren baimena jaso duela beraren datuak Norai Business Intelligence, S.L.Uri aipatutako xedearekin emateko. Era berean, Erabiltzaileak eta/edo Bezeroak bermatu egiten du datuak zehatzak eta eguneratuak direla, eta bera da betebehar hori ez betetzeak eragin dezakeen kalte-galera zuzen nahiz zeharkakoen, erantzulea izango da.
Datu pertsonalak gordetzeko epea
Emandako datu pertsonalak kontratu-harremanak dirauen artean, interesatuak datuak ezeztatzea eskatzen ez duen bitartean eta legezko betebehar bat betetzeko, erreklamazio bat egin edo defenditzeko beharrezkoak direlako ezabatu behar ez diren bitartean edo bezeroarentzat onura, deskontu edo sustapen-abantaila bat aplikatzea ahalbidetzeko behar diren bitartean gordeko dira.
Erabiltzaileak bere datuak tratatzeko baimena ukatzen badu edo ezeztatzeko edo eteteko eskubidea erabiltzen badu, haren datu pertsonalak blokeatuta gordeko dira Justizia Administrazioaren eskura legeak ezartzen duen epean, datu horien tratamenduak eragindako litezkeen erantzukizunei erantzuteko.
Datu pertsonalak tratatzeko legitimazioa
Norai Business Intelligence, S.L.Uk datu pertsonalak tratatzeko duen legitimazioa, honako honetan oinarritzen da:
- Erabiltzaileak eta/edo Bezeroak baimen esplizitua eman dio Politika honetako 2. atalean deskribatzen diren eta Erabiltzailea eta/edo Bezeroaren datuak tratatzea eskatzen duten xedeetarako.
- Erabiltzaileak eta/Edo Bezeroak bere datu pertsonalak eman ditu kontratu edo aurre-kontratu harreman baten barruan, haren produktuekin zerikusia duten zerbitzuen kudeaketa-eskaerari erantzuteko.
- Erabiltzaileak eta/edo Bezeroak baimen informatua eman du Erabiltzailearen eta/edo Bezeroaren interesekoak izan litezkeen Norai Business Intelligence, S.L.Uren produktu eta/edo zerbitzuekin zerikusia duten jakinarazpen komertzialak bidaltzeko, Cookien Politikaren arabera nabigazio-ohiturei buruzko informazioa ematen duten segimendu sistemak ezartzeko edo harremanetarako formularioen bidez eskatutako informazioa bidaltzeko.
Badira legezko betebeharrak datu pertsonalen tratamendua eskatzen dutenak, emandako zerbitzuen arabera.
Norai Business Intelligence, S.L.Uk Erabiltzaile eta/edo Bezeroen datu pertsonalak tratatzeko lege oinarria apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamenduaren (EB) 6. Artikuluaren 1 zenbakiaren a), b) eta c) ataletan, 2018ko Datuen Babeserako eta eskubide digitalen bermerako Lege Organikoan (DBLO EDB) datza.
Hartzaileen kategoriak
Norai Business Intelligence, S.L.Uren Erabiltzaileen edo/eta Bezeroen datu pertsonalak honako interesatu-kategoria hauei jakinarazi ahal izango zaizkie:
- Aipatu erabiltzaile eta/edo bezeroekin sinatutako kontratua behar bezala gauzatu eta betetzea ahalbidetzeko lankidetza-hitzarmenak dituzten erakundeei.
- Aipatu kontratua behar bezala gauzatu eta betetzeko, Norai Business Intelligence, S.L.Urekin lankidetza-hitzarmena duten gestoriei.
- Arauzko aseguru-kontratuak behar bezala gauzatu eta betetzeko, Norai Business Intelligence, L.Urekin lankidetza-hitzarmena duten aseguru-etxeei.
- Dagozkien kontratuak behar bezala gauzatu eta betetzeko, Norai Business Intelligence,L.Urekin lankidetza-hitzarmena duten finantza-erakundeei.
- Zerbitzu informatikoen hornitzaileei
- Administrazioari eta erakunde publikoei, Norai Business Intelligence, S.L.Uri exiji dakizkiokeen obligazioak betetzeko eta/edo dagokion legezko gaikuntza dagoenean.
Nazioarteko transferentziak
Gaur egun, Norai Business Intelligence, S.L.Uk ez du nazioarteko datu-transferentziarik egiten.
Interesatuen eskubideak
Erabiltzaileak eta/edo Bezeroak, Norai Business Intelligence, S.L.Uren aurrean erabili ahal izango du datuetara sartzeko, zuzentzeko edo eteteko, tratamendua mugatzeko, hari aurka egiteko eta eramateko eskubidea, bai eta norbanako erabaki automatizatuei uko egiteko eskubidea ere. Oro bat, emandako baimena uka dezakete helburu zehatz baterako soilik emana zuten kasuetan, eta une oro izango dute lehentasunak aldatzeko aukera.
Erabiltzaileak eta/edo Bezeroak aurreko lerroaldean jasotako eskubide informatuetako edozein erabili ahal izango du zer eskubide erabili nahi duen azalduz mezu elektronikoa bidaliz Norai Business Intelligence, S.L.Uri, helbide honetara: isaizar@norai.eus
Jakinarazi nahi zaio Erabiltzaile eta/edo Bezeroari datuen babesarekin zerikusia duen edozein erreklamazio bidali ahal izango duela Datuen Babeserako Espainiako Agentziari, www.agpd.es, Espainiako estatuko Kontrol Agintaritzari.
Politikaren eguneratzea
Honako politika hau Datuak Babesteko Europako araudiak, Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorrak (DBEO) eta Datuen Babeserako eta eskubide digitalak bermatzeko Lege Organikoak (DBLO EDB) eskatutakoaren arabera eguneratu da.
Era berean, jakinarazi nahi da honako politika hau aldatu ahal izango dela une oro legeak ezarritako betekizunak aldatu direlako, epaiak erabaki duelako edo jurisprudentzian aldaketak izan direlako eta Norai Business Intelligence, S.L.Uren jardueran eta estrategiak aldaketak izan direlako. Argitalpena eta erabiltzaileen sarbidea gune honetatik bertatik izango da, aldaketaren aurretik haiekin izandako harremanak webgunerako sartzeko unean ezarritako arauek arautuko dituzte.