Lege-oharra
Webgunearen titularraren identifikazio datuak
Datu pertsonalen alorrean indarrean dagoen araudiak eta uztailaren 11ko Informazioaren eta Merkataritza Elektronikoaren Gizartearen Zerbitzuen 34/2002 Legearen 10. artikuluak zehazten duen informazio-betebeharra betetzeko, jakinarazten da webgune honen titularra honako hau dela:
Norai Business Intelligence, S.L.U, IFK B09937616 egoitza soziala, Tolosa Hiribidea, 5-4.-2.I 20018 Donostia (Gipuzkoa). Datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna, eta webgunearen titularraren beraren betebeharrak erakundeak hartuko ditu bere gain, dagokion zerbitzuaren arabera.
Informazio honek erabilera baldintzak, erantzukizunaren mugak eta betebeharrak osatzen eta arautzen ditu, eta webgunearen erabiltzaileek onartu egiten dituzte eta betetzeko konpromisoa hartzen dute.
Definizioak
«Orrialdea: www.norai.eus domeinua eta Interneten erabiltzaileen eskura jartzen diren zerbitzu propioak.
«Erabiltzailea»: bere izenean edo ordezkatzen duen pertsona juridikoaren izenean, orrialdean nabigatzen duen pertsona fisikoa.
«Edukia»: domeinu hau osatzen duten orri guztiak dira, eta Norai Business Intelligence, S.L.Uk Interneten erabiltzaileen eskura jartzen dituen informazioa eta zerbitzuak osatzen dituzte. Bertan daude mezuak, testuak, argazkiak, grafikoak, ikonoak, logoak, teknologia, estekak, ehundurak, marrazkiak, soinu eta/edo irudi fitxategiak, grabazioak, softwarea, itxura, diseinu grafikoa eta iturburu-kodeak eta, oro har, orrialdean jasotako edozein eduki material.
«Webgunea»: informaziora Internet bidez iristeko sistema deskribatzen duen teknika, HTML edo antzeko lengoaia erabiliz eta java, javascript, PHP edo bestelako programazio mekanismoen bidez sortzen diren orrien bitartez osatzen dena. Internet domeinu izen baten pean diseinatu eta argitaratzen diren orri horiek titularrak Interneten erabiltzailearen esku jartzen duen informazioaren emaitza dira.
«Hiperesteka»: teknika honen bidez erabiltzaileak hainbat webgunetan edo Interneten nabiga dezake estekak duen testuan, ikonoan, botoian edo adierazgarrian klik eginez soilik.
«Cookieak»: webguneetako nabigazioaren «trazagarritasuna» eta segimendua egiteko baliabide teknikoa. Erabiltzailearen ordenagailuan idazten diren testu fitxategi txikiak dira. Metodo horren pribatutasunean eragiten du, beraz, Norai Business Intelligence, S.L.Uk behar bezala eta modu frogagarrian jakinaraziko du.
Erabiltzeko baldintzak
Orrialdea erabiltze hutsak Orrialdearen Erabiltzaile bihurtzen du, izan pertsona fisikoa izan juridikoa, eta nahitaez dakar Lege Oharrean jasotzen diren klausula eta baldintza orokor guztiak erabat, osorik eta baldintzarik gabe onartzea. Erabiltzailea Lege Ohar honetako klausula eta erabiltzeko baldintzekin ados ez badago, ez du orrialdea erabiliko.
Lege Ohar hau aldatu eta eguneratu egin daiteke, beraz, Norai Business Intelligence, S.L.Uk argitaratu duen bertsioa desberdina izan daiteke Erabiltzailea Atarian sartzen den aldi bakoitzean. Beraz, Erabiltzaileak Orrialdean sartzen den aldi guzti-guztietan irakurri beharko du Lege Oharra.
Orrialdearen bidez, berak edo beste hirugarren baimendunek Internet bidez argitaratutako edukietara sartzeko eta horiek erabiltzeko aukera ematen die erabiltzaileei Norai Business Intelligence, S.L.Uk.
Erabiltzailea behartuta dago eta konpromisoa hartzen du orrialdea eta bertako edukiak indarrean dagoen legeriaren, Lege Oharraren eta lege ohar honen bidez nahiz orrialdea osatzen duten edukien barruan beste edozein tokiren bidez jakinarazi zaion beste edozein ohar edo jarraibideren arabera erabiltzeko, bai eta bizikidetza arauen, moral eta oro har onartzen diren ohitura egokien arabera ere.
Horretarako, erabiltzailea behartuta dago eta konpromisoa hartzen du edukiak EZ erabiltzeko legezko oharrean edo indarrean dagoen legerian debekatutako helburuekin, edo edozein modutan ere, Norai Business Intelligence, S.L.Uren edozein ekipo informatikotan edo berak kontratatutakoetan, beste erabiltzaile batzuenetan edo Interneten edozein erabiltzaileenetan (hardwarea eta softwarea) gordetako edukien, ekipo informatiko edo dokumentuen, fitxategien eta gordetako edozein edukien erabilera normala kaltetu, ezeztatu, gainzamatu, hondatu edo eragotz dezaketenak ere.
Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du Orrialdean jasotako edozein material ez transmititzeko, zabaltzeko edo hirugarrenen esku ez jartzeko; hala nola informazioak, testuak, datuak, edukiak, mezuak, grafikoak, marrazkiak, soinu eta/edo irudi fitxategiak, argazkiak, grabazioak, softwarea, logotipoak, markak, ikonoak, teknologia, argazkiak, softwarea, estekak, diseinu grafikoa eta iturburu-kodeak edo Orrialdearen erabiltzaile gisa irispidea duen beste edozein material, eta zerrenda hori ez da mugatzailea.
Orobat, aurreko guztiari jarraikiz, Erabiltzaileak ezin izango du:
- Edukiak erreproduzitu, banatu, eskura jarri edo beste edozein modutan jakinarazi, edukiak aldatu edo eraldatu, eskubideen titularra den Norai Business Intelligence, S.L.Uren baimen idatzi eta esplizitua baldin badu edo, edo legeak baimenduta badago izan ezik.
- Norai Business Intelligence, S.L.Uedo haren titularren hatz-marken eta/edo identifikatzaile digitalen edo onarpenerako ezarritako beste edozein baliabide teknikoren eskubideen erreserbaren «copyrighta» eta gainerako identifikazio datuak ezabatu, manipulatu edo aldatu.
- Erabiltzaileak ez du Edukirik lortu behar, ez eta lortzeko ahaleginik egin ere,, horretarako, kasuen arabera, edukiak dauden webgunean edo, oro har, Interneten horretarako erabili ohi diren orrietan bere eskura jarri diren edo horretarako adierazi zaizkion baliabide edo prozedurak ez diren beste batzuk erabiliz, betiere orrialdea eta/ edo edukiak kaltetzeko edo erabiltezin bihurtzeko arriskurik ez badago.
Jabetza intelektuala
Orrialdean agertzen diren marka, izen komertzial edo edozein motatako adierazgarriak Norai Business Intelligence, S.L.Uren jabetzakoak dira edo, edozein kasutan, erabiltzeko baimena eman duten hirugarrenen jabetzakoak; eta ezin da ulertu atarira eta/edo edukietara sartzeak edo horiek erabiltzeak Erabiltzailearen ezin eskubide ematen dionik marka, izen komertzial eta/edo adierazgarrien inguruan, ez eta Erabiltzaileari laga zaionik ere eduki horien gainean dagoen edo egon litekeen ustiaketa eskubiderik.
Era berean, edukiak Norai Business Intelligence, S.L.Uren edo hirugarrenen, kasu bada, jabetza intelektuala dira; beraz, jabetza intelektualaren eskubideen titularra Norai Business Intelligence, S.L.U edo erabiltzeko baimena Norai Business Intelligence. S.L.Uri eman dioten hirugarrenak izango dira, eta horiei dagokie haien ustiapen eskubideak edozein modutan erabiltzea, bereziki, erreprodukzio, banaketa, jakinarazpen publiko eta eraldaketa eskubideak, eta ezin dira lagatzat eman eta orrialdearen erabiltzaileek ezin dituzte, ezein kasutan, erabili, eskubide horiek haien legezko titularraren eskubide idatziz jasotzen ez badira, behintzat.
Webgune honetako informazioa baimenik gabe erabiltzea eta Norai Business Intelligence, S.L.Uren edo orrialdean dauden eta edukia laga duten hirugarrenen jabetza intelektuala edo industrialaren eskubideak kaltetzeak legez ezarritako erantzukizunak hartzea eragingo du.
Hiperestekak
Bere webgunearen eta orrialde honen artean hiperestekak ezarri nahi dituztenek honako baldintza hauek kontuan hartu eta bete beharko dituzte:
Ez da aldez aurreko baimenik beharko hiperestekak hasiera orrira soilik bideratzen badu, baina ezin izango du inola ere erreproduzitu. Beste edozein hiperestekak Norai Business Intelligence, S.L.Uren berariazko eta zalantzarik gabeko baimen idatzia beharko du.
- Murriztuta dago gai, izen, material edo informazio ezegoki, profano, difamatzaile, ilegal, lizun edo ez zilegiak edo jabetza intelektuala, pribatutasuna edo publizitate egokirako eskubidea urratzen duten material edo informazioak dituzten orrialdeetarako estekak.
- Ez da «markorik» («frames») sortuko, ez Norai Business Intelligence, S.L.Uren webgunearekin ez haren gainean.
- Ez da adierazpen edo ohar faltsu, oker edo iraintzailerik egingo Norai Business Intelligence, S.L.Uri buruz edo haren zuzendari, langile edo laguntzaileei buruz edo orrialdean edozein arrazoirengatik aipatzen diren pertsonei buruz, ez orrialdearen Erabiltzaileei ez banatzen diren edukiei buruz.
- Ez da adieraziko ez eta ulertaraziko ere Norai Business Intelligence, S.L.Uk hiperesteka baimendu duenik edo hiperesteka kokatu den webgunean eskaini edo eskura jarri diren edukiak edozein modutan ikuskatu edo onartu dituenik ere.
- Hiperesteka ezarriko den webguneak hiperestekaren norakoa identifikatzeko beharrezkoa dena soil soilik eduki beharko du.
- Hiperesteka kokatuko den webguneak ez ditu jasoko informazio edo eduki faltsuak, moralaren eta oro har onartzen diren ohitura onen eta ordena publikoaren kontrakoak, eta ez ditu jasoko hirugarren aurkako edo haien edozein eskubide urratzen duen edukirik ere.
Orrialdearen eskuragarritasuna
Norai Business Intelligence, S.L.Uk ez du bermatzen orrialdera edo bertako edukietara sartzean etenik edo akatsik egongo ez denik, ez eta haiek eguneratuta egongo direnik ere, nahi ez eta ahalegin guztia egingo duen litezkeen akatsak saihesteko, konpontzeko edo edukiak eguneratzeko. Ondorioz, Norai Business Intelligence, S.L.Uk ez du bere gain hartuko ataria erabili bitartean edo aurretik zerbitzua bertan behera uztea edo etetea eragin duten telekomunikazio-sareetako akatsen edo deskonexioen ondorioz erabiltzaileengan eragindako kalte eta galeren erantzukizunik.
Norai Business Intelligence, S.L.Uk, legeak ezartzen dituen salbuespenak kontuan hartuta, ez du inolako erantzukizunik izango orriaren eta edukien erabilgarritasunik, jarraitutasunik edo kalitaterik ezagatik edo orrialdea eta edukiak erabiltzaileengan sortutako iguripenak ez betetzeagatik sor litezkeen era guztietako kalte eta galerengatik.
Webgune honetan agertzen diren hiperesteken funtzioa da erabiltzaileari jakinarazte gaiari buruzko informazioa duen bestelako webguneak badirela, ez besterik. Hiperesteka horiek ez dira ez iradokizun ez gomendio.
Norai Business Intelligence, S.L.Uk ez du bere gain hartzen loturiko orrialde horietako edukiaren, hiperesteken funtzionamenduaren edo erabilgarritasunaren edo esteka horien emaitzen erantzukizunik, eta ez du bermatzen haietan sistema informatikoaren (hardware eta software), erabiltzailearen dokumentu edo fitxategien nahasmendua eragin dezaketen birus edo bestelako elementurik ez dagoenik, eta arrazoi horregatik erabiltzaileari sor dakizkiokeen kalteengatiko erantzukizunaz salbuetsirik dago.
Orrialderako sarbideak ez behartzen Norai Business Intelligence, S.L.U birus, har edo bestelako elementu informatiko kaltegarri ez dagoela kontrolatzera. Edozein kasutan, Erabiltzaileari dagokio programa informatiko kaltegarriak hauteman eta desinfektatzeko tresna egokiak edukitzea; beraz, Norai Business Intelligence, S.L.Uk ez ditu bere gain hartuko Orriaren zerbitzua ematen, webguneko edukietara eta bertako zerbitzuetara konektatzeko erabiltzaileak erabilitako ordenagailuan birusak egoteagatik, nabigatzaileak gaizki funtzionatzeagatik edo haren bertsio eguneratua ez edukitzeagatik gerta litezkeen segurtasun-akatsak, ez eta erabiltzailearen edo hirugarrenen sistema informatikoari (hardwarea eta softwarea), bertan gordetako fitxategi edo dokumentuei eragin dakizkiokeen kalteak ere.
Orrialdearen kalitatea
Orrialdearen bidez helarazten diren informazio eta zerbitzuen izaera aldakorra dela eta, Norai Business Intelligence, S.L.Uk ahalegin handia egiten du eduki guztien egiazkotasuna, zehaztasuna, fidagarritasuna, erabilgarritasuna eta/edo gaurkotasuna bermatzeko. Atari hau osatzen duten orrialdeetan jasotzen den informazioa interesatuen eskura jartzen da, besteak beste, informatzeko, kontsultarako, hedapenerako eta publizitaterako.
Mugapena
Norai Business Intelligence, S.L.Uk ez du erantzukizunik hartzen Erabiltzaileak informazio horretan oinarrituta, hura zuzena denean, har ditzakeen erabakiengatik, ez eta Norai Business Intelligence,S.L.Uri ez dagozkion gertakariengatik ere. Informazioa aldatu egin daiteke aldian aldian, aldez aurretik edukiaren abisurik eman gabe, edukiak zabaltzeko, hobetzeko, zuzentzeko edo eguneratzeko.
Jakinarazpenak
Aldeek egindako jakinarazpen eta komunikazio guztiak baliagarriak izango dira, Zuzenbidean onartzen diren bitartekoei jarraikiz. Honako orriari dagozkionak eraginkorrak izango dira, ondore guztietarako, orrialdetik bertatik eginak badira.
Edukien erabilgarritasuna
Orrialdearen eta edukien zerbitzua emateak, printzipioz behintzat, iraupen mugagabea du. Norai Business Intelligence, S.L.Uk, hala ere, eta kontratu bidez hartutako eskubideen kalterik gabe, baimena du orrialdearen zerbitzuen eta/edo bertako edukien prestazioa amaitzeko edo eteteko edozein unetan. Hori posible denean, Norai Business Intelligence, S.L.Uk aldez aurretik ohartaraziko du orria amaitu edo eten egin dela.
Erreklamazioen tratamendua
Norai Business Intelligence, S.L.Uk Bezeroentzako Arreta Zerbitzua jartzen du bezeroen eskura, honako helbide honetatik kontakta daitekeena: isaizar@norai.eus
Indarreko legeriaren arabera kontsumitzaile baldintza betetzen duten Erabiltzaileek aurkez ditzaketen erreklamazioak Norai Business Intelligence, S.L.Uren Bezeroentzako Arreta Zerbitzuak tratatuko ditu eta lege-ohar honetan zehaztutako harremanetarako edozein bide erabiliz helaraz daitezke; bitarteko egokiaren bidez erantzungo dira gehienez ere 30 eguneko epean.
Norai Bussiness Intelligence S.L.Uk erreklamazioa egin edo erantzuna ezesten badu, kontsumitzaileak Autonomia Erkidegoko kontsumo erakundeetara edo kontsumo gaietako gatazken lineako ebazpenetarako Europako Parlamentua eta Kontseiluaren maiatzaren 21eko 524/2013 ERREGELAMENDUAREN (EB) plataformara jo dezake (http://ec.europa.eu/odr).
Jurisdikzioa
Lege-ohar honen interpretazioak, aplikazioak edo betetzeak eragin ditzakeen galderei nahiz haren erabilerak eragin ditzakeen erreklamazioei erantzuteko, esku hartzaileak Espainiako Epaitegi eta Auzitegien mende jartzen dira, indarrean dagoen prozedura-araudiaren arabera.
Aplikagarria den legeria
Lege-ohar honek Espainiako legeria eta datu pertsonalen babesean aplikagarria den araudia ditu oinarri.