Skip to main content

Zer da NORAi Business Intelligence?

NORAi Business Intelligence negozio sistema adimenduna da, negozioaren aholkularitza zerbitzuen kontzeptua eguneratzen duena, Business Intelligence teknologia aurreratuenak erabiliz. Enpresetako zuzendari exekutibo eta finantza arloko arduradunentzako Power BI ad hoc, kudeaketa-kontrolerako eta aholkularitza estrategikorako soluzioen bidez, plataforma bakarrean errendimenduaren adierazle guztiak eta denbora errealean ikus daitezke.

Finantza-aholkularitza eta kontrolerako zerbitzura bideratutako tresna teknologikoak ezartzen ditugu, erabaki estrategikoak garaiz hartzen laguntzeko.

Negozioaren adierazle guztiak plataforma bakarrean agertzen dituzten teknologiak garatzen ditugu, hainbat gailutan denbora errealean azter daitezkeenak.

Power BI teknologiak datuen sailkapena eta zuen enpresa-baliabideen plangintzako informaziorik garrantzitsuenaren sintetizazio bisuala ahalbidetzen du, aztertu eta konparatu ahal izateko.

Datuen sailkapen eta analisi eraginkorra egiteak denbora irabazten laguntzen digu, eta hala, dirua aurrezten eta lehiakideei aurrea hartzen erabakiak hartzerakoan.

GURE

Zerbitzuak

Enpresei laguntzen diegu lehiatzeko abantailak bilatzen teknologiarik aurreratuena ezarriz eta finantza-aholkularitza emanez; bezero bakoitzaren helburuekin bat egiten dugu, eta egunez egun hobetuz eta berrikuntzak ezarriz goaz, Fideslan eta Climbea, kontrolatzaile talde propioa eta erreferentziazko bezeroen bermearekin.

Ekonomia eta
finantza analisia

Ekonomia eta finantza-analisiari buruzko txostenak enpresaren alderdi guztien ikuspegia ematen du.

Cash
management

Enpresak kontuak dituen banku-erakunde guztiekin konektatuta dagoenez, banku gordailuaren egoera eguneratua eskaintzen du.

Bezeroen eta
salmenten analisia

Bezeroak eta Salmentak txostena ezinbesteko aliatua da segimendua eta analisia denbora errealean egin ahal izateko.

Erosketan
analisia

Erosketen kudeaketa-txostena aparteko tresna da segimendua eta analisia denbora errealean egiteko.

Prozesuen eta
eragiketen analisia

Prozesuen eta eragiketen txostenak enpresa-kudeaketarako hainbat abantaila eskaintzen ditu.

Langileen
analisia

Pertsonen programak enpresako Langileen Zuzendaritzarako interes eta erabilgarritasun handiko informazioa ematen du.

Gure bazkideak

NORAik, Fideslan taldekoa izanik, aholkularitza estrategikoa, kudeaketa-kontrolerako aholkularitza eta finantzen kontrol eta kudeaketan aditua eta negozio aholkularitza sendotua den Fideslanen bermearekin dihardu, eta Climbea sareko kide da, BI eta kudeaketa-kontrolerako aholkularitza, gaur egun Espainiako estatu osoan hedatua.

Informazioaren segurtasuna Microsoft Power Platform-ek bermatzen du, eta erakundean eraginkortasunez banatzea ahalbidetzen du.

Prozesua

1

Aurkezpena

Badakigu zure beharrak zein diren, eta soluzioa eskainiko dizugu NORAi Business Intelligence gure plataformaren bidez.
2

Ezarpena

Tresna teknologikoen ezarpena finantza-aholkularitzako zerbitzuekin txertatzen dugu.
3

Abian jartzea

NORAik tresna horiek pertsonaliza ditzake, plataformaren konfigurazioa zuen enpresaren beharrizan zehatzetara egokituta.
4

Akonpainamendua

Gure bezeroen helburuak gureak ere badira. Horiek lortzeko, egunez egun hobetzea eta berrikuntzak ezartzea da NORAiren izaera eta jarduteko modua.

NORAiren zerbitzuei buruz gehiago jakin nahi al duzu?

Deskargatu gure txostena gure zerbitzuei buruzko informazioa jasotzeko eta NORAi Business Intelligencek eskaintzen dizkizun soluzioak zein diren jakiteko.